Albañilería Refor-Pasai Igeltseritza S.L. Pasai San Pedron sortu zen, 80ko hamarkadan, familia-enpresa txiki gisa, eta inguruko partikularrentzako erreforma txikiak egiten zituen.
Hurrengo urteetan, aurrera egin zuen ondo egindako lanagatik, bezeroekin egindako harremanagatik eta haien gogobetetasunagatik, profesionalizazio handiagoa lortuz, lan gehiago hartuz eta bere jarduera Gipuzkoa osoan garatuz, bereziki Donostian eta Donostialdean.
Sektorean lortutako ezagutzari eta bere sail teknikoa handitzeari esker, 1990eko hamarkadan hasi zen bere gain hartzen garrantzi handiagoko lanak; hala nola, fatxaden birgaitzea, estalkiak, patioak, etxebizitzen erreforma integralak, merkataritza- eta ostalaritza-lokalak, eta administrazioekin eta barne diseinuko profesional ezagunekin egindako lankidetzak.
Gaur egun, zuzendaritza-talde indartsu batekin, Albañilería Refor-Pasai Igeltseritza-k bezeroek proposatzen dizkiguten erronka eta eskaerei erantzuteko eskarmentu eta inplikazio handiko profesional-plantilla dauka. Bezeroekin harreman naturala dugu, elkarrekiko konfiantzan oinarritutakoa.
Urrun geratu da enpresa txiki eta familiar hura, baina Albañilería Refor-Pasai Igeltseritza-k hurbilekoa izaten jarraitzen du, kalitatea etengabe bilatuz eta esku-hartzeak etengabe hobetuz, material eta teknologia berriekin esperimentatuz, eta, horrela, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko sinergia positiboa sortuz.